Hastapenean, Matiurentzat "musher" izatea txikitako amets bat zen. Betidanik izadiaren erdian kanpatzea, eta ahal den neurrian basabereekin egotea, otsoekin bereziki, gustatzen zitzaion. Matiu arraunean ari zen, goi mailan. Zoritxarrez, unibersitatean, suertatu istripu larri baten ondorioz, sufritutako gorputz-lesioek kirola bertan uztea behartu zuten, ia-ia betirako.
Hala ere, bere gurasoek, laguntzeko moduan, bere lehen husky-a oparitu zioten, Horrela, bere ametsa egi bihurtzen hasi zen.
Poliki-poliki berriz kirola egiten hasi zen : bere txakurrak, Vaika-k, bizikletaz tiratzen zuen.
Ondotik, segida asma dezakezue...